ORIENTAZIOA

Errepidean goazela, errotonda edo biribilguneak ikusi ohi ditugu, Gasteizen gainera, inon baino gehiago. Zer da Gasteiz biribilgunerik gabe?

Gaur biribilguneetan nola ibili behar garen ikusiko dugu. Ez dakigu orain arte konturatu zareten, baina biribilguneetan BETI ESKUINERANTZ SARTU behar gara eta BETI ESKUINERANTZ IRTEN behar dugu. Baina nola da hori? Beti eskuinerantz? Eta ezin naiz aurrera joan? Eta ezkerrera? Noski baietz! Ikusi nola!

Planoan, kotxea beheko aldetik dator

Baina kontuz! Ez zarete zuek paperean ikusten duzuen "ezker", "eskuin" edo "aurrera" joan behar. Kotxean zaudetela imaginatu behar duzue, beraz, segun eta nondik zatozten, ezkerra, eskuina eta aurrealdea aldatu egiten dira.

Planoan, kotxea ezkerreko aldetik dator

Planoan, kotxea eskuineko aldetik dator

Planoan, kotxea goiko aldetik dator


Ulertu al duzue nola ibili behar garen biribilguneetan? Hemen duzue beste adibide bat baina biribilgune berdinean: 


Orain egin itzazue liburuko 144. eta 145. orrialdeko ariketak. Animo!


Iruzkinak

Argitaratu iruzkina