NEURRIAK: ERREPASOA

Kaixo guztioi!

Edukiera, luzera eta denbora landu ostean, bukatu dugu neurriekin. Gaur, errepaso moduan fitxa bat egin behar duzue orain arte egin ditugunen antzeko ariketekin. Fitxa bukatu ostean, "enviar mis respuestas a mi profesor" emanez, bidali bakoitzak zuen tutorearen korreora, orain arte egin dugun moduan.

  • Lurdesi bidaltzeko: lurdeslamas@arantzabela.com
  • Juleni bidaltzeko: julenruiz@arantzabela.com

Lasai lasai egin fitxa, eta dudaren bat baduzue gurasoei galdetu edota irakasleoi korreo bidez adierazi. Demostratu zenbat dakizuen eta aprobetxatu praktikatzeko, asteazkenean laguntzarik gabe egin beharko duzuen fitxa bat egongo da eta!






Iruzkinak

  1. Erantzunak
    1. Klikatu irudiaren gainean, edo bestela "Klikatu irudian gaurko ariketara joateko" jartzen duen lekuan.

      Ezabatu
  2. JULEN BOSGARREN ARIKETA DAGO GAIZKI LEHEN ERLOJUA JARTZN DU HAMABIAK EDO HAMAIKAK ETA MINUTUENA JARTZEN DU ZAZPIAN ETA DA HOGEITA HAMABOST EZ HOGEITA BOST

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo, ez dakit nor zaren baina erlojua ondo dago. Orduen orratza (txikia) 11 eta 12 artean dago, eta minutuena (handia) 7 zenbakian. Honek esan nahi du, 25 minutu falta direla 12etara iristeko, beraz, ordua ondorengoa da:

      Hamabiak hogeita bost gutxi

      Ezabatu

Argitaratu iruzkina