GORPUTZ GEOMETRIKOAK SORTZEN

Gorputz geometrikoekin ariketa ezberdinak egin ditugu eta oso ondo egin dituzue, gainera. Gaurkoan, gorputz geometrikoak sortuko dituzue, zuek eraiki beharko dituzue. Nola? Ikusi adibidea.

Hemen azpian duzuena, KUBO bat sortzeko planoa edo plantila da. Plantila hori MOZTU egiten da (kanpoalde osoa moztu behar da), eta bere zatiak TOLESTU eta ITSATSI egin behar dira. 
  • Lerro luzeak tolestu egin behar dira
  • Lerrotxo txikiak daudenean lerro luzeen alboan, zati horretan kola eman behar da.



HEMEN KLIKATUTA, gorputz geometriko ezberdinen plantilak dituzue. Horietako 2 aukeratu eta eraiki behar dituzue. 
Egin ostean, argazki bat atera eta tutorearen korreora bidali.

Ezin baduzue inprimatu, planoa zuek marraztu dezakezue (bakarrik edo gurasoen laguntzarekin) eta ondoren gorputza eraiki. Hemen duzue bideo bat horren adibide bezala.



EKIN LANARI!



Iruzkinak