GH: ETXEAN EGITEKO JOLASAK

HAMARGARRENEAN AIDANEZ

Etxean duzun pilota batekin tokeak egiteko erronka hartuko duzu. Pilota gorantz jaurti eta behera datorrenean, berriro ere eskuarekin joko duzu erreko balu bezala . Pilota hamar aldiz jarraian jo behar duzu.

  • Hori errez egiten baduzu, esku biekin alternatiboki egiten ahalegindu.

  • Hori ere errez egiten baduzu, esku biak eta gorputzeko beste atal batekin 10 tokeak egiten ahalegindu.

  • Eta hori ere errez lortzen baduzu, zuk asmatu beste moduren bat zure marka hobetzeko.



Asteartean arazo bat izan genuen eta jolasa ez zen blogean publikatu. Hala ere, gaur jarriko dizuegu nahi duzuenean egiteko.:


ETXEAN ITZULIPURDIKA (Asteartekoa)

Etxean egiteko moduko ariketa konbinatu bat antolatu behar duzu.

Jarduera horren atal bat lurrera jauzi eta itzulipurdia egitea izango da gutxienez. Gogoratu:

  • Buruarekin ez da lurra ukitu behar.

  • Mugimendua biribiltzen saiatu.

  • Zure ziurtasun fisikoa zaindu ere

Koltxoneta batean (oheko koltxoia lurrean jarrita, alfonbra gainean edo biguna den beste zeozer erabilita), aurrera bira egin beharko duzu. Eta zure marka gainditu nahi izan ezkero, atzeraka egiten saiatu.






Iruzkinak