"IZAN ZIRELAKO GARA, GARELAKO IZANGO DIRA"
Horixe da atzo hasi genuen Txanelako azken gaiaren izenburua. Atzoko sarrera txikiaren ostean, gaur gaian sakontzen hasiko gara.
Izaki bizidunen bizi funtzioetako bat da UGALKETA, eta gaurkoan animalien ugalketarekin hasiko gara.
ANIMALIEN UGALKETA
.
.
.
Goiko bi mapa kontzeptualak ikusita kapaza izan al zara zerbait ulertzeko? Badaude argi geratu beharreko hitz garrantzitsu batzuk:
- Ugalketa asexuala: harreman sexualik egon gabe gabe ugaltzea.
- Ugalketa sexuala: harreman sexualak egon behar dira ugaldu ahal izateko.
- Obiparoak: arrautzak jartzen dituzte eta kumeak bertatik jaiotzen dira.
- Bibiparoak: kumeak amaren sabelean (umetokian) hazi eta gero erditu egiten dituzte.
- Obobibiparoak: arrautzak jartzen dituzte, baina arrautza horiek barruan gordetzen dituzte eta bertatik jaiotzen dira kumeak.
Orain, irakurri eta ulertutakoa praktikan jartzeko fitxa bat egingo dugu (klikatu hemen). Saiatu azalpenak begiratu gabe egiten, baina kostatzen bazaizue mapa kontzeptualetako eta hemen idatzitako informazioa begiratu dezakezue.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina