ZER IKUSTEN DA ZUEN LEIHOETATIK?

Zer ikusten da zuen leihoetatik? Hori da gaurko galdera, hori da gaurko kontua. Hainbeste denbora pasatzen dugu etxean, LEIHOAK OSO GARRANTZITSUAK BILAKATU DIRELA GURE EGUNEROKOTASUNEAN! Zein kuriosoa, ezta? 


                    
   Julenen etxetik, Mutrikun      Lurdesen etxetik, Gasteizen

Hau da gure etxetatik ikusten duguna. Oso desberdinak paisaiak, baietz?

Gure gaurko proposamena hau da:
  • Atera argazki bat zure etxeko leihotik
  • Argazkian kalea atera dezakezu, baina nahi baduzu zu ere atera zaitezke, bakarrik zein familiako norbaitekin.
  • Bidali argazkiak Juleni edo Lurdesi.

Jasotzen ditugun argazki guztiekin bideo bat egingo dugu, horrela, ekarrenak partekatuko ditugu eta blogean ikusi ahal izango dituzue.

Mesedez, parte hartuko baduzue, bidali argazkiak igande gaua baino lehen. Eskerrik asko.

Seguru oso bideo polita geratuko zaigula.

ANIMA ZAITEZTE!!

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina