URAREN EGOERAK - URAREN ZIKLOA

Uraren egoerak ikasi genituen pasa den astean: SOLIDOA, LIKIDOA ETA GASA.
Horrekin batera, tenperatura dela eta, egoera horien artean ematen diren aldaketak ere ikusi genituen: LURRUNDU, URTU, KONDENTSATU ETA SOLIDODU.

Gogoratzen al zarete? Errepasatzeko beharra badaukazue, egin "klik" azpian.


Gaur, URAREN ZIKLOA zer den ikasten hasiko gara. Horretarako, oso beharrezkoa da, aurreko guztia ondo ulertzea.

Errepaso bezala, lehenengo, Euskarako 44. orria egin behar duzue.


Burua errefreskatu al duzue errepao txiki honeki? Ba,has gaitezen Uraren Zikloarekin. Seguru askok ezagutzen duzuela!

URAREN ZIKLOA, gure planetako urak naturan zehar egiten duen ibilbideari esaten zaio. Zikloa dela esaten da, ibilbidea behin eta berriz errepikatzen delako.

Gaur, hasierako azalpen gisa, bi bideorekin utziko zaituztegu.
  • Uraren zikloa:

  • El ciclo del agua: Bideo hau gaztelaniaz dago, baina oso ondo azaltzen du, eta gainera oso dibertigarria da, zu zeu ur tanta bat izango bazina bezala sentitzen baitzara!


Ideia garrantzitsuenak ulertzeko gai izan al zarete? Hala ez bada, lasai,gaur hasiera besterik ez da izan. Bihar azalpen gehiago eta zehatzagoak emango ditugu.


Bihar arte! :)

Iruzkinak