ZATIKIAK (1)

Zatikiek unitatearen zatiak adierazten dituzte. 


Zatikiaren beheko aldean IZENDATZAILEA jartzen da. Honek, guztira zenbat zati berdin egin behar ditugun esaten digu.

Zatikiaren goiko aldean ZENBAKITZAILEA dago. Honek, aukeratu beharreko zatiak zenbatzen ditu.

GOGORATU:

Batzuetan, unitateak gauza bakar bati egiten dio erreferentzia, baina, beste batzuetan, unitatea gauzen multzo bat da (unitate asko). Hona hemen adibidea:

  • UNITATEAREN ZATIKIA:
Denda batean bizkotxo bat egin dute eta bizkotxo osoaren 6/8 (sei zortziren) erosi nahi ditut. Zer egingo du dendariak?



  • UNITATE ASKOREN ZATIKIA:
Denda batean bizkotxo baten 32 zati dituzte, eta 32ren 6/8 (sei zortziren) erosi nahi ditut. Zer egingo du dendariak?


Unitate askoren zatikia kalkulatzeko beraz honakoa egin behar dugu:

   Unitatea : Izendatzailea x Zenbakitzailea 
      

Kasu honetan...
     32:8 = 4
     4 x 6 = 24

Fijatzen bagara, bi kasuetankantitate berdina erosi dugu, baina hartu dugun zati kopurua eta zati horien tamaina ezberdina da. 

Beti kontuan izan behar dugu zer ari garen zatitzen, unitate bakarra ala unitate asko.

ORAIN, EKIN ARIKETEI!

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina