ZATIKETAK

Zatiketak egiteko ordua iritsi da!

Lehenbizi, ondoren agertzen diren hiru zatiketak egin behar dituzue errepaso moduan:




Ondo moldatzen al zarete? Espero dugu baietz, izan ere, gaur bi zifrako zatiketekin hasiko gara.

Zenbaki batekoak moduan egiten dira, baina pixka bat zailagoak dira, noski. Klasean batekoekin egin genuen bezala, hauek ere bi modutara azalduko dizkizuegu:
     1. Kenketa idatzita (errezagoa).
     2. Kenketa buruz eginda (zailagoa).

Aukeratu zuen nahi duzuen modua, eta gurasoen laguntzaz (behar baduzue) praktikatu zatiketa gehiago egiten.

Hasteko, ikusi AZALPEN BIDEOA:


Bideoa ikusi ostean, saiatu hiru zatiketa hauek egiten. Lasai hartu, ez bazaizkizue ateratzen ez da ezer gertatzen, oraintze hasi gara eta. Asteburuan praktikatu gehiago eta aurrerantzean elkarrekin entrenatuko dugu gehiago! Animo!


Iruzkinak