IPUINA

IPUINA

Egun hauetarako zeregin nagusia ipuin bat idaztea duzue. Horretarako, gida moduan fitxa batzuk eman genizkizuen. Hauek dira ipuina sortzeko jarraitu beharreko pausuak:

  1. Fitxetako informazioa irakurri
  2. Eskema bete
  3. Eskemako datuak erabilita ipuina asmatu eta idatzi.
Ipuina idatzi ostean, bakoitzak zuen tutoreari korreoz bidaltzeko eskatuko dizuegu. Horrela, zuzenketak egiteko aukera izango dugu. Ipuina egiteko eta bidaltzeko bi aukera ezberdin planteatzen dizkizuegu:
  • ESKUZ: Ipuina emandako fitxetan eskuz idaztea, eta eskaneatu edo argazki bat aterata korreora bidaltzea.
  • ORDENAGAILUZ: Ipuina ordenagailuz idaztea WORD dokumentu batean, eta dokumentua bidaltzea korreora.


LANAREN ADIBIDEA

Eskema:

Ipuina:
(Klikatu irudian ipuinaren adibidea ikusteko)

Animo lanarekin! Seguru gaude ipuin zoragarriak idatziko dituzuela!

Iruzkinak