ARIKETA FISIKOA ETA OSASUNA
Ariketa fisikoa
egitea ezinbestekoa da osasuntsu mantentzeko. Ikusi zeintzuk diren gure
gorputzari egiten dizkion onurak:
- Ariketa fisikoak bizi-kalitatea hobetzen du eta bizitza luzatzen du.
- Gure gorputzeko defentsak (inmunologia-sistema) hobetzen ditu gaixotasunei aurre hartzeko.
- Giharrak, ligamentuak eta tendoiak indartzen ditu eta lesioei aurrea hartzen laguntzen digu.
- Hezurrak sendotzen ditu.
- Arnasa errazago hartzen laguntzen digu.
- Odolaren zirkulazioa hobetzen du.
- Digestio prozesuari laguntzen dio.
- Ariketa fisikoak nekea eragiten du eta tentsioak gutxiagotu; horregatik, lo hobeto egiten laguntzen du.
ELIKADURA: DIETA OREKATUA
ELIKADURA: HONDAKINAK KANPORATZEA
Giza gorputzak elikagaiak behar ditu energia sortzeko. Elikagaietatik behar duena gorde, eta hondakinak kanporatu egiten ditu bide ezberdinak erabiliz:
Azalean geratzen
den izerdian eta hondakinetan egon daitezkeen bakterioak garbitzeko oso
garrantzitsua da egunero dutxatzea, eskuak garbitzea, azazkalak moztea, hortzak
garbitzea…
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina